XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer arraio da hori, Ebarixto? Odola? Benetako odol gorri-gorria?.

- Iupala, gora gu ta gutarrak!.

- A ze opor zoragarriak bota behar ditudan, banekien nik kasu berri baten aurrean nengoela, ez nau, ez, nire intuizioak engainatu....

Justinak seko haserre begiratu zion Madame Kontxexiri, senarrarengana hurbiltzen zen bitartean, urduri.

Senarrak ez zuela kaskezurrean gauza haundirik ikusi zuenean, Madame Kontxexiri eraso zion: - Eskerrak ez den ezer....

- Hildako bat ikusteak ere poztu egingo zintuzke zu, Madame, beti abentura inozoren baten bila.

Madamek burua makurtu zuen, matrailetaratu zitzaion lotsa izkutatu nahi izan balu bezala: - Barkatuko al didazu, Justina?.

- Odola ikusteak beti txorabiatzen nau....

Tonu herabea zerabilen.

Justina konformatzen zitzaiola nabarmendu zuenean, Madamek: - Hildako bat ikusteak ez nau sekula pozten, Justina, ez pentsa....

- Beno, hildako txahal edo txerrikume batek pozten nau, baina gainerantzean, tiento, neuk ere badaukat eta, neure bihotz koskorra.

- Zoaz sukaldera merkrominaren bila ea sendatzen diogun zauritxoa Ebarixtori.

Justina desagertu zenean, Madame inguratu gizonarengana, eta ahopeka galdetu zion: - Ez duzu emaztea beldurtu nahi, ezta?.

Zaude lasai, ez dizut haren aurrean beste galderarik egingo eta.